entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-06-17

Astebete eskas falta da 2024ko EHZ hasteko

Belako, Anari, Gorka Urbizu, Rüdiger eta Janus Lester dira aurtengo kartelean ageri diren izen nabarmenetako batzuk. Jaialdia Arberatzen izango da, ekainaren 28tik 30era bitarte.

Belako Belako

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Aurreko urteetan baino zertxobait lehenago heldu da 2024ko Euskal Herria Zuzenean festibala. Ekainaren 28tik (ostirala) 30era bitarte izango da Arberatzen, eta gustu guztiak asetzeko moduko musika-eskaintza prestatu dute. Nagusiki herriko plazan eta pentzean izango dira hitzorduak, eta orotara 42 emanaldi izango dira.

Broken Brothers Brand Bandek emango dio hasiera jaialdiari hilaren 28an, herriko plazan. Egun horretan bertan ariko dira, baita ere, Belako, Benizze, Janus Lester, Sei Sega, Meule, Pelax, Euskabaret, Bananbas, Auhen eta Tshegue ere.

Larunbatean, izen nabarmenen artean, Gorka Urbizurena eta Anarirena ageri dira. Eszenatokira igoko dira, baita ere, Süne, Su Ta Gar edota Nakar.

Igandean, itxiera egunean, EzEzEz, Rüdiger eta Gozategiren txanda izango da, besteak beste.

Oraindik ere badira txartelak salgai, egun solteetarako nahiz hiru eguneko bonua eskuratzeko ere, HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.