entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-24

Gorka Urbizuk, Chill Mafiak, Izarok, Zetakek eta Maruxakek joko dute Iruñeko sanfeminetan

Kontzertuak uztailaren 6tik 13ra bitarte izango dira, iluntzero, Gaztelu plazan. Konpainia plazan ere aurreikusi ditu emanaldiak Udalak.

Gorka Urbizu Gorka Urbizu

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Geroz eta gutxiago falta da sanfermin jaiek Iruñean eztanda egin dezaten, eta hiriko Udalak zuzeneko musika emanaldien programazioaren berri eman du.

Orotara hamabi talde ariko dira Gaztelu plazan, iluntzero, uztailaren 6tik 13ra bitarte. Udalak “tokiko eszenaren ahalduntzea” eta “gaurkotasuna” baliatu ditu aukeraketarako irizpide modura.

Izaro, Chill Mafia, Rotten XIII, Zetak, Gorka Urbizu, Melenas, Drogas, La Casa Azul, Maruxak, Belen Aguilera, Foyone eta Ninyas del Corro taldeek osatuko dute aurtengo kartela.

Guztien artean 11k disko edo kantu berriak argitaratu dituzte azken zortzi hilabeteetan, eta bostek sanferminetan aurkeztuko dituzte lan horiek aurrenekoz Iruñean.

Bestalde, iaz Gaztelu plazan aritu ziren hamar taldeetako bi baizik ez ziren euskarazkoak: ETS eta Merina Gris. Aurten, aldiz, euren abestietan euskara darabilten taldeen kopurua seira igo da.

Egitarauaren xehetasunak HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.