entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-10

Neomak-en ‘Hor Gaude’ izango da maiatzaren 12ko Herri Urrats festaren kanta

Esne Beltza, Bele, Delirium Tremens, Eire eta Leihotikan taldeak ere ariko dira, besteak beste, Senpereko aintzirako eszenatokietan zuzenean.

neomak Hor Gaude - Neomak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Heldu da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 2024ko festa. Aurten, Neoma taldea arduratu da maiatzaren 12an, igandez, Senpereko lakuaren inguruan izango den jaiari musika jartzeaz.

Neskek ‘Hor Gaude’ kanta konposatu dute, eta dagokion bideoklipa ere osatu dute. Zazpikoteak A GUNEAn emango du kontzertua 16:00–17:00 bitarte. Eszenatoki berean ariko dira, baita ere, Haize Arrosa, Niko Etxart, Bele eta Nøgen taldeak.

N GUNEAn, bestalde, Zetkin, Delirium Tremens, Esne Beltza eta Leihotikan taldeek egingo dute zuzeneko emanaldia.

G GUNEAn entzun ahal izango da Eire bikotearen zuzeneko emanaldia eta bait Dj Bull-en saioa ere.

Maiatzaren 12ko Herri Urrats festak dakarren egitarau osoa eta kokapen eta ordutegi zehatzak ekimenaren webgunean kontsulta daitezke.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.