entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude ->
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA
Berriak

Eta bilduma-diskoa ere bai!

2023-12-06

11 talde eta artistaren kantekin osatu dugu konpilazio-biniloa. Hau ere Durangoko Azokako 7. postuan eskura daiteke! Inoiz argia ikusi ez duten edo euskarri fisikoan argitaratu gabeko abestiak dira. Tira, eta 25 urte betetzear den kanta bat gehitu diogu.

Berriak

71. Entzun! kalean

2023-12-06

Durangoko Azokan, musika guneko 7.postuan eskura daiteke musika urtekaria. Aurtengoak formatu eta diseinu berria dakar gainera. 155 orrialde euskal musikaz eta musikaz euskaraz irakurtzeko.

Berriak

Maketa Lehiaketa abiatu du Herri Urratsek

2023-11-29

Irabazleak Iparraldeko ikastolen aldeko jaian joko du, datorren maiatzaren 12an, Senperen. Aurtengo abestia, bestalde, Neomak taldeak konposatuko du.

Berriak

Anestesiak ‘Azken Heriotza’ kontzertu-bira iragarri du

2023-11-24

2024ko apiriletik ekainera bitarte, zuzeneko bana emango dute Biarritzen, Donostian, Atarrabian, Bilbon eta Gasteizen. Iragarpenak taldearen sorreraren 35. urteurrenarekin bat egin du.

Berriak

179 disko edo musika produktu berri dakartza 58. Durangoko Azokak

2023-11-23

Abenduaren 6tik 10era bitarte izango da aurtengo edizioa. Antolatzaileek azaldu dutenez, egitaraua “anitza eta gaztea” izango da. Musika produktuen hazkundea ere azpimarratu dute: “iaz baino 38 produktu berri gehiago izango dira”.

Berriak

Jane’s Addiction iragarrri du Azkena Rock jaialdiak

2023-11-23

2024ko ekainaren 20tik 22ra bitarte Gasteizen egingo duten festibalak kartelburu berri baten izena zabaldu du. Honezkero 21 talde eta artista iragarri dituzte, eta promozio-prezio berezia duten sarrerak salgai daude abenduaren 12ra arte.

Berriak

Katakrak argitaletxeak LP bikoitza eta liburuxka bat kaleratuko ditu 10. urteurrena ospatzeko

2023-11-20

Katakrakek argitaratutako liburuak oinarri dituzten 15 abesti biltzen ditu Hau Dena izeneko disko bikoitzak, eta orotara 87 musikarik hartu dute parte.

Berriak

Xabi Solano eta Chambaoko La Mari fusioan

2023-11-17

Behin Eta Berriz single berrian eskuz esku ari dira bi artistak. Abendu hasieran Esne Beltza taldeak aurkeztuko duen Esne Bidea disko berriaren lehen aurrerapen kanta da.

Berriak

Urtz taldea bueltan da

2023-11-17

Esnatzean izeneko lan berria kaleratu dute, bederatzigarrena, aurrekoak baino elektronikoagoa. Aurkezpen-bira urtarrilaren 27an hasiko dute Bilborocken.

Berriak

Kantu Berri Bat Gara disko-liburua kaleratu du Ion Maiak

2023-11-09

Silvio Rodriguez kantautore kubatarra ez ezik, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Itziar Ituño, Elizondoko Abesbatza Ttikia, Olaia Inziarte, Ibrahima Balde eta Luis Pastor izan ditu bidelagun proiektu berri honetan.

Berriak

Bas(h)oan II diskoa aurkeztu dute

2023-11-05

Beñat Axiarik, Joseba Irazokik, Julen Axiarik eta Oihan Oliarj-Inesek 2017an atera zuten izen bereko diskoaren bigarren partea kaleratu dute.

Berriak

12 kantako diskoa kaleratu du Saharari Kantari egitasmoak

2023-11-05

Anari, Idoai Asurmendi, Iker Lauroba, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, eta Pello Reparaz artistek parte hartu dute beste zenbaiten artean. Saharan jaiotako Aziza Brahim eta Ali Seidah abeslarien ahotsak ere entzun daitezke.

Berriak

Kutixik Jaialdia egingo dute asteburuan Donostian

2023-10-31

Haira, Ginger, Nakar, Pelax eta Toc taldeek osatzen dute azaroaren 4an Intxaurrondoko Kultur Etxeak hartuko duen festibalaren kartela.